Shopify vs. WooCommerce

Merkataritzak plataformak behar ditu, ez pluginak

Bihurketa handia, kostuen efizientzia eta berrikuntza aitzindaria ikusita, datu guztiek ondorio bera dute: Shopify liderra da merkataritzaren lasterketan

Milaka markarentzat WooCommerce txiki geratu da

Markak Shopify-ra ari dira pasatzen: zure negozioa zabaltzeko merkataritza-plataforma global fidagarrienera
  • Rudis logo
  • Thermomix logo
  • Dr. Scholl’s logo
  • Sunology logo
  • Woobles logo
  • Muscle Nation logo
  • T1tan logo

Zergatik Shopify

Markak aldatzeko lau arrazoiak

  1. 1
    Segurua eta fidagarria

    Shopify-k datuak seguru mantentzen ditu eta % 99,9ko jardun-denbora eskaintzen du

  2. 2
    TCO hobea

    Shopify-ren jabetzaren kostu osoa (TCO) WooCommerce-rena baino % 36 hobea da batez beste

  3. 3
    Erabilgarria eta arina

    Murriztu zor teknikoa eta eman zure taldeari aldaketak azkarrago egiteko ahalmena, kodearen ordez klikak erabiliz

  4. 4
    Gaitasun gehiago

    Shopify-ren eginbide integratu sendoak eta aplikazio-ekosistema oso fidagarria hazten ari diren markentzat pentsatuta daude

Segurua eta fidagarria

Erabili Shopify-ren azpiegitura globala

Shopify-k enkriptatze segurua, sarbide-kontrola, datuen segurtasun-kopiak eta sarearen segurtasuna eskaintzen dizkizu, zure markaren hazkundean zentratu ahal izateko. WooCommerce bezalako kode irekiko plataformekin, zure taldeak dira ostalaritzaren, PCI betetzearen eta softwarearen eguneratzeen arduradun; horrek zibersegurtasun-mehatxu potentzialak areagotzen ditu.

33

2023an WooCommerce-n jakinarazitako ahultasunak; markek dituzten segurtasun-arriskuak agerian utziz

% 99,9

Shopify-ren batez besteko jardun-denborari esker, sareko dendak beti daude erabilgarri bezeroentzat.

DENA KUDEATZEN DUGU

Sektorean aitzindaria den errendimendua

Errendimenduari dagokionez, lasterketan liderrak gara. Shopify-k mundu osoko 644 milioi erosle baino gehiagori ematen die zerbitzua, abiadura handiko errendimenduarekin eta bihurketa-tasa handiko guneekin. Ikerketa global baten arabera, Shopify-ren ordainketa-prozesuak WooCommerce-rena baino % 17 emaitza hobeak lortzen ditu. Eta 5.500 milioi eskaera baino gehiago prozesatu direnez, merkatuko soluzio eskalagarri onenak eskaintzen dizkizu Shopify-k.

HASIERATIK AMAIERARAKO BETETZEA

Mantendu zure datu guztiak seguru

Zure enpresak araudiak bete ditzan lehenesten du Shopify-k: ordainketa seguruetarako PCI, txikizkarientzako SOC 1, 2, 3 eta datuen babeserako GDPR esparruak, besteak beste. Aldiz, WooCommerce-k ez dakar lehenespenez PCI, SOC eta GDPR betetzerik. Horrek nortasun-lapurreta, enpresaren ospeari kalte egitea eta bezeroak galtzea ekar ditzake, auzi potentzialak, aseguru-erreklamazioak eta isunak ahaztu gabe.

IRUZURREN AURKAKO BABESA

Babestu iruzurretik

Shopify-k iruzurren aurkako geruzatutako babesa eskaintzen du, baita detekzio-zerbitzu nagusiekin sinkronizatzen diren iruzurren analisia egiteko tresna integratuak ere. Eskaeren arriskuari, zordunketa-itzultzeei eta abarri buruzko estatistikei esker, gure estatistika integratuek erabaki informatuak hartzeko ahalmena ematen dizute segurtasun-hausterik gabe, datuen segurtasuna bermatuz.

Shopify-k merkataritzako zerbitzari-abiadurarik azkarrena du

Gunearen abiadura azkarrago batek eragina du denetan: diru-sarreretan nahiz eragiketetan. Neurtu zure gunearen errendimendua salmentetan nola eragin dezakeen eta lehiakortasunarekin alderatuta nola kokatzen zaren ikusteko.

Lortu pertsonalizatutako txostena
gunearen abiaduraren grafikoa

TCO hobea

Izan efizienteagoa Shopify-n

Shopify-ren jabetzaren kostu osoa (TCO) WooCommerce-rena baino % 36 hobea da. Plataforma-kuota lehiakorretatik hasi eta plataformaren sinpletasun eta erabilerraztasuneraino, Shopify da eragiketa-efizientzia hobetu nahi duten enpresen plataforma gogokoena.*

Batez beste, TCO % 36 hobea da Shopify-n WooCommerce-n baino

Batez beste, TCO % 36 hobea da Shopify-n WooCommerce-n baino

Shopify-rekin alderatuta, WooCommerce-k hau du:

% 49

Ezarpen- eta konfigurazio-kostuak, batez beste, handiagoak dira

% 32

Plataformaren kuotak eta merkataritza elektronikoaren pilaren kostuak, batez beste, handiagoak dira

% 41

Funtzionamendu-kostuak, batez beste, handiagoak dira

AZALERATU EZUSTEKO KOSTUAK

WooCommerce doakoa da (baina irakurri letra txikia)

Orokorrean, plataformaren kostuak hobeak dira Shopify-n. WooCommerce, bera plugin bat izanik, oinarrizkoena bakarrik eskaintzen du lehenespenez, eta eginbideak lortzeko plugin gehigarrien menpe dago. Ordainketa-kuoten, plugin gehigarrien eta softwarearen kostuak gehitzean, plataformaren eta pila teknologikoaren kostuetan % 32 gehiago ordainduko duzu batez beste WooCommerce-n Shopify-n baino.

FUNTZIONATU ATZERAPENIK GABE

Lehenetsi erosotasuna konpromisoen aurretik

Shopify-ren funtzionamendu-kostu orokorrak WooCommerce-renak baino hobeak dira, plataformaren sinpletasunagatik eta garatzaileen menpekotasun txikiagoagatik. WooCommerce-k hainbat gehigarri behar ditu, eta WooCommerce-tik Shopify-ra igaro diren marka askok esan dute barneko langile bat kontratatu behar izan zutela edo agentzia bat azpikontratatu, guztia ondo funtzionatzeko. Horrek diru gehiago kosta dakizuke eta zure lana moteldu dezake. WooCommerce-ren eragiketa- eta laguntza-kostuak % 41 handiagoak dira batez beste.

EZARRI MODU EFIZIENTEAN

Aurreztu konfigurazioan

Shopify-n erakusleiho berri bat ezartzea % 41 azkarragoa da WooCommerce-n baino, batez beste. Zure gunea hobetzeko beharrezkoak diren plugin eta pertsonalizazio gehigarriengatik izan daiteke hau. Horrek zure pila teknologikoa korapilatu eta WooCommerce-ren konfigurazioa moteldu dezake. Izan ere, WooCommerce-ren funtzionalitate mugatuak eta integrazio konplexuek (API atebideak behar izatea, adibidez), konfigurazio-kostuak % 49 handiagoak izatea eragiten dute batez beste.

IGE HOBEA

Gure bihurketa-azterketak dena esaten du

Shopify-k munduko ordainketa-prozesurik onena dauka eta, batez beste, bihurketa-tasa WooCommerce-rena baino % 17 handiagoa da. Pentsa bihurketa-tasako % 17ko alde hori Shopify-ren ordez WooCommerce aukeratzeagatik galtzen ari zaren dirua dela.

Erabilgarria eta arina

Plugin bakar batek ez luke zure negozio osoa elikatu behar

Erabiltzeko erraza den interfaze baten bidez, Shopify-k arintasuna bultzatzen du, zure negozioa hazten den heinean merkatuko joeretara egokitzeko eta erantzuteko aukera emanez. Zure taldeek erraz kudea dezakete erakusleihoa, nahiz eta ezagutza teknikorik ez izan. Aitzitik, WooCommerce-k WordPress gunean plugin gisa funtzionatzen du, eta hura hobetzeko plugin gehigarriak behar dira. Hala ere, pluginak ez dira beti ondo moldatzen WooCommerce-n integratzean, eta horren ondorioz, garatzaileen beharra izaten du taldeak aldaketa txikienetarako ere.

ADMINISTRAZIO-KUDEAKETA ERRAZA

Zure taldeko edonork kudea dezake Shopify

Shopify-ren erabiltzaile-interfaze intuitiboak balioa modu independentean sortzeko ahalmena ematen die erabiltzaile teknikoei zein negozio-erabiltzaileei. Aitzitik, WooCommerce-k garatzaileen parte-hartzea eskatzen du pluginak ezarri eta eguneratzeko, eta erakusleihoetan hainbat aldaketa egiteko. Shopify-k zure erakusleihoaren kalitatea arriskuan jarri gabe kode gutxirekin (“low code”) funtzionatzeko gaitasuna du.

WORDPRESS

Shopify arazorik gabe integratzen da WordPress-ekin

Markak askotan harritu egiten dira Shopify-k dituen eduki-gaitasunekin. Eduki aberatsa sor dezakezu gure plataforman, CMS bereizia izateko beharra murriztuz. Hala ere, Shopify-k ezin hobeto onartzen ditu mota guztietako erakusleihoak backend-etik bereizita (headless), WordPress barne. Lull-eko Eragiketen zuzendari Mark Negelmann-ek esan bezala: "Sartuko ote litzateke gure identitate esklusiboa Shopify azpiegituraren mugetan? Erantzuna: Bai". Horri esker, Lull-ek % 25 aurreztu du software-kostuetan eta % 10-15 teknologia-gastuetan.

MUGITU AZKARRAGO MARRUSKADURARIK GABE

Arintasun guztia, inongo zor teknikorik gabe

Eman aukera zure ingeniariei berrikuntzak egiteko Shopify-ren aurrez eraikitako soluzioekin lan eginez. Ezabatu zor teknikoa eta WooCommerce-n pertsonalizatutako garapenaren beharra. Shopify-n negozioen berrikuntza bizkor dezakezu ezarpenean eta mantentze-lanetan emandako denbora murriztuz.

Gaitasun gehiago

Lortu askoz gehiago lehenespenez Shopify-rekin

Shopify-k merkatuko merkataritza-gaitasun onenen multzo oso bat du, zure negozioari lagunduko diotena zure hazkunde-planak edozein direla ere. Shopify-ko B2B aurreratua, produktuen konfigurazioak eta marketin-tresnak zure enpresari eskainiko dizkiogun eginbideetako batzuk besterik ez dira, zor teknikoa murriztuz.

% 100

Shopify merkataritzara bideratuta dago

EGINBIDE INTEGRATUAK

Behar duzun guztia plataforma bakarrean dago

Zuzenean kontsumitzaileari saltzeko (DTC), B2B eta salmenta-puntuko (POS) gure merkataritza-soluzio osoa zure negozioa modu guztietan hazten laguntzeko dago. Bilaketa semantikoa, moneta eta hizkuntza anitzeko kudeaketa, doako marketin-tresnak eta pertsonalizatu daitezkeen datu-ereduak bezalako eginbide integratuek merkatuko funtzionalitaterik onena eskaintzen dute, zure taldeek berrikuntzan gehiago zentratzeko eta hutsetik gutxiago eraikitzeko aukera izan dezaten.

APLIKAZIOEN AUKERA ZABALA

Shopify-ren ekosistema fidagarriaren abantaila

Shopify-k aurrez eraikita eta erabiltzeko prest dauden 8.000 aplikazio fidagarri baino gehiagorako sarbidea ematen dizu; horrela, zure negozioaren beharrak asetzen dituzten funtzionalitateak hedatu ahal izango dituzu, garatzaile baten laguntzarik gabe. WooCommerce-n, kontrol mugatua dago zerrendatutako pluginen inguruan, eta oso informazio gutxi dago haien mantentze-lanen inguruan. Shopify-n gauza guztiak batera ondo funtzionatzea eta erraz eguneratzea lehenesten da.

ZERGATIK DEN GARRANTZITSUA AINTZATESPENA

Fidatu merkataritzako liderrekin

Bere bezero-base hazkorra, CMS aukerak eta eskalagarritasuna direla eta, analisten txosten ezagunetan Shopify merkataritza elektronikoko lider gisa baloratzen da. WooCommerce-ren hazkunde motelarekin, eta batez ere enpresa txikietan oinarritutako bezero-basearekin batera, marka handiagoen eskalagarritasunera bideratutako IDC, Forrester edo Gartner bezalako txostenetan ez dira agertzen. Horrez gain, enpresak WordPress-ekiko duen mendekotasunak zure CMS aukerak mugatzen ditu, eta oztopo bat jartzen dio hazten ari den zure negozioari.

IBILBIDE-ORRI ARGIA

Shopify-k WooCommerce-k baino eginbide berri gehiago kaleratzen ditu

Shopify-k produktuen ehunka eguneratze argitaratu ditu, urtean bitan, Editions-en bidez 2021az geroztik, merkataritza guztientzat hobea izan dadin. Aitzitik, WooCommerce-ren ibilbide-orria urria da. Shopify-n, maiz eguneratutako plataforma seguru, optimizatu eta jasangarria eskaintzen dizugu, zure negozioaren hazkunderako sortua.

MERKATARITZA ELEKTRONIKOKO BAZKIDE FIDAGARRIAK

Shopify-ko adituak aurkitzea erraza da

Mundu mailako ehunka agentzia eta bazkidek adituak dira Shopify-n zure negozioari laguntzeko. Quickfire Digitalek, Shopify-ren bazkideak, gida bat garatu du, WooCommerce utzi eta Shopify-ra igarotzeak hazten ari den zure negozioari zergatik egingo dion mesede azaltzeko. Fyresitek, Shopify-ren beste bazkide batek, aurrerantzean WooCommerce ezartzeko asmorik ez duten zergatiak biltzen dituen laburpen bat argitaratu zuen.

Shopify-ren inbertsioa I+G-n

Merkataritza guztiontzat hobea izateko gure misioari eusten diogu. Shopify-k mila milioika inbertitu ditu ikerketan eta garapenean (I+G) gure bezeroentzat produktuak etengabe hobetzeko.

Mila milioika

Shopify-ren plataforma bezeroentzat hobetzeko inbertituta

800+

2020tik gehitutako Shopify-ren eginbideak eta hobekuntzak

Analisten balidazioa

Adituek Shopify aukeratzen dute

2023 Leader in Gartner® Magic Quadrant™
2024ko Liderra Gartner® Magic Quadrant™ koadrantean

% 70

Zuzenean kontsumitzaileari (DTC) saltzen dioten munduko 800 marka nagusietan Shopify-k duen merkatu-kuota

% 83

Hazten ari diren arropa-marken kopurua Shopify-n, 2PM-ren arabera
GARTNER® MAGIC QUADRANT™ logotipoa

Gartner® Magic Quadrant™

Shopify berriro ere liderra da 2024ko Gartner® Magic Quadrant™ koadrantean

Shopify-k merkataritzaren bikaintasun eta berrikuntza tradizioarekin jarraitzen du, eta bigarren urtez jarraian lider izendatu dute 2024ko Gartner® Magic Quadrant™ koadrantean.
Irakurri txostena 

2023ko abuztuaren 21a

2PM logotipoa

2PM

2PM-ren arabera, marken gorakada handia dago Shopify-n WooCommerce-ren aldean

2PM albiste-atariak mundu osoan gora egiten ari diren 60 arropa-marka baino gehiagoren teknologia ikuskatu du duela gutxi. Haien ondorioa? Marka horietatik 55ek (% 83) Shopify erabiltzen dute, eta marka horien % 3 soilik dira WooCommerce-ren bezeroak.
Irakurri txostena 

2023ko azaroa

IDC logotipoa

IDC

IDC-ren arabera, Shopify "enpresa-mailako merkataritzaren kontzeptua birmoldatzen" ari da

Los Angelesen egindako Shopify-ren enpresako bazkideen goi-bileran, IDCk ondorioztatu zuen Shopify-ren "enpresa-sektorean egindako sartze ausarta" "enpresa-mailako merkataritzaren kontzeptua birmoldatzen" ari dela eta "enpresako eragile ezagunei erronka jotzen ari zaiela 'merkataritza bateratuaren' gaitasunekin".
Irakurri txostena 

2023ko urriaren 4a

Your Basket Is Empty logotipoa

AHOTS NABARMENAK

Rick Watson-en esanetan, merkataritza elektronikoaren etorkizuna Shopify-ren eta Commercetools-en artean dago

Your Basket Is Empty podcast-ean, aurrerantzean Shopify merkataritza elektronikoan eragile nagusia izango dela aurreikusten du Rick Watsonek.
Entzun atal osoa 

2023ko urriaren 4a

Migraziorako bazkideak

Migratu dagoen merkataritza-bazkideen ekosistema handienarekin

WooCommerce-tik migratu nahi duzu? Shopify-ren bazkideek lagun zaitzakete. Utzi mundu osoko gure bazkideei zure hazkunderako bidea prestatzen.

10.000+

Aplikazioen eta teknologiaren bazkideak

100+

Shopify Plus-eko aplikazio-bazkide ziurtatuak

Shopify vs WooCommerce-ri buruzko ohiko galderak

SHOPIFY VS. WOOCOMMERCE

Emaitza hobeak nahi dituzu? Aldatu Shopify-ra

Diru-sarrera handietatik hasi eta etengabeko berrikuntzaraino, bezeroak eta analistak ados daude Shopify aukera eztabaidaezina dela