DOAKO TRESNAK
Doako pribatutasun-gidalerroen sortzailea
Pribatutasun-gidalerroen txantiloia zure webgunerako
Ba al zenekien Shopify-k pribatutasun-gidalerro pertsonalizatuak dakartzala? Erabiltzaileek hemen klik egin dezakete horiek berrikusteko eta gaur bertan euren webguneetan gehitzeko.
Shopify erabiltzen ez baduzu, ez dago arazorik. Beheko gure doako pribatutasun-gidalerroen sortzaileak lagunduko dio zure enpresari lehen urratsak ematen. Bete beheko eremuak, eta zure enpresarako webgunearen pribatutasun-gidalerroen txantiloi pertsonalizatu batekin mezu elektroniko bat bidaliko dizugu. Bertan, oinarrizko informazioa aurkituko duzu zure erakusleihoa eta enpresa-jardunbideak nola konfiguratu dituzun kontuan hartuta pertsonalizatzeko.
Lortu zure pribatutasun-gidalerroak eta Shopify-ren doako probaldi bat
Gure pribatutasun-gidalerroen txantiloia ez da aholkularitza juridikoa, eta bera erabiltzean, onartu egiten duzu
.
Itzultze-gidalerroak
Sortu konfiantza eta bermatu bezeroei euren diruak balio duena jasoko dutela.
Zerbitzu-baldintzen gidalerroak
Zure gunean erostean bisitariek zer egin dezaketen eta zer ez adierazten du.
Ohiko galderak
Pribatutasun-gidalerroak agiri juridiko bat dira, non enpresa batek bezeroaren datuak bildu, erabili, ezagutarazi eta kudeatzeko dituen moduak azaltzen diren. Haren helburua pertsonei (webgunearen bisitari eta bezeroei, kasu) jakinaraztea da zure guneak edo mugikorretarako aplikazioak zer motatako informazio pertsonala biltzen duen, nola erabiltzen eta ezagutarazten den, nola babesten den eta pertsona batek bere informazioari dagokionez zer eskubide izan ditzakeen.
Gidalerroen sortzailea Shopify-k enpresei eskaintzen dien doako tresna bat da. Horrek esan nahi du hura erabiltzeak ez duela inolako kosturik. Une honetan, gidalerroak sortzeko tresna hauek eskaintzen ditugu:
- Pribatutasun-gidalerroak
- Itzultze-gidalerroak
- Zerbitzu-baldintzen gidalerroak
Zure webgunearen bisitarien informazio pertsonala biltzen baduzu, ziurrenik legez derrigortuta egongo zara zure webgunean (eta mugikorretarako aplikazioan, halakorik baduzu) pribatutasun-gidalerroak argitaratzera.
Legezko betebeharrez gain, pribatutasun-gidalerro argi, eguneratu eta erraz eskuragarriak edukitzea garrantzitsua izan daiteke zure, zure bezeroen eta webguneko bisitarien artean konfiantza eta gardentasuna sustatzeko.
Shopify-ren pribatutasun-gidalerroen doako sortzailea erabiltzeko oso erraza da. Hasteko:
- Sartu zure mezu elektronikoa eta enpresaren informazioa
- Itxaron zure pribatutasun-gidalerro pertsonalizatuak sarrera-ontzira iritsi arte
- Berrikusi eta pertsonalizatu zure gidalerroen edukia, informazio pertsonala kudeatzeko duzun moduaren arabera